Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru eta langai

Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru eta langai
2015/06/30 00:00
eta kitto!

Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.



Aurtengoarekin XII. edizioa beteko du Eibarko Udalaren beka honek, 2001ean izan baitzen aurrenekoa. Eibarko Udalaren Beka honek sei argitalpen eskaini ditu orain arte; UEUk horietatik bost editatu ditu eta UPV/EHUak bat.


Beste agiri eta dokumentuekin batera, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua azaldu behar da, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz:





    • Lanaren ikerketa esparrua.

    • Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera.

    • Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia.

    • Helburuak.

    • Materialak, baliabideak eta lan metodologia.

    • Lana garatzeko kronograma.

    • Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa.

    • Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.




Informazio gehiago: http://www.eibar.eus/eu/tramiteak/bekak-dirulaguntzak-laguntzak/juan-san-martin-beka