Judas Argarate: “Gure abestietan estilo ezberdinak lantzen ditugu, baina rockaren inguruan, betiere”
2020/06/19
10:25
eta kitto!
Markel Iraolak, Joseba Goñik, Hodei Otegik eta Carlos Balseirok osatzen dute Judas Argarate taldea. Lankideak dira Elgoibarko Rodisa enpresan,eta, abestiak sortzeaz gain, talde ezagunen bertsioak egiten dituzte. Sare sozialetan arrakasta izan dute Su Ta Garren eta Reincidentes taldeen abestien bertsioak.
https://www.youtube.com/watch?v=rNlfAVr15rI
Itxialdian nahiko aktibo ibili zarete. Zer moduz joan da?
MARKEL: Aspertuta geunden eta abestiak grabatzea bururatu zitzaigun. Lehenik, Su Ta Garren ‘Geroaren hazi heziak’ abestiaren bertsioa grabatu genuen. Sare sozialetan partekatu genuen eta jendeari asko gustatu zitzaion. Inoiz baino ikustaldi eta bisita gehiago jaso genituen!
HODEI: Esperimentu bat izan zen. Mugikorrarekin grabatu genuen, horrek duen kalitatearekin.
JOSEBA: Lehenik, Hodeik bere zatia grabatu zuen eta, ondoren, guk gureak. Gero, elkartu egin genituen. Bideoa eta ahotsa aldi berean daude grabatuta.
Eta Reincidentes taldeko Fernando Madinarekin bideoa grabatzeko?
MARKEL: Hodei Fernandoren laguna da eta berak proposatu zigun abestia grabatzea.
HODEI: Elgoibarko jaietan ezagutu nuen orain dela 20 urte inguru eta harremana dugu oraindik. Berak esan zigun ea abestia grabatzen ausartuko ginen eta horrela egin genuen. Hasieran, mugikorrarekin grabatutako bertsioa bidali nion, baina gero zerbait landuagoa prestatu genuen; lehenengo soinua grabatuta eta gero irudia.
Reincidentesen abeslariaren eskaera izanda, presio gehiago sentitu duzue?
MARKEL: Niretzat bai, abestia gehiago landu eta prestatu behar zelako. Gero ez zen hainbesterako izan, baina ez da gauza bera gure artean geratuko den zerbait edo, Reincidentesek bezalako talde batek duen oihartzuna kontuan hartuta, eurekin grabatzea.
JOSEBA: Bideoak 67.000 ikustaldi inguru izan ditu, demaseko zifra guretzat. Kostako zaigu gainditzea (barreak).
Nola sortu zenuten taldea?
MARKEL: Auto istripuan hil zen gure lankidea zen Iker Amutxastegi Elgoibarko Sotoan omentzeko sortu genuen taldea. Musika-tresnak jotzen genituen hainbat lankide bildu ginen Carlosek Legarren duen lokalean eta, Ikerren omenaldian jende asko batu zenez eta gustora egon ginenez, jarraitu egin genuen.
Eta Judas Argarate izena nondik dator?
JOSEBA: Taldea sortzeko ideia Patxi Argarate lankidearena izan zen, eta ‘judas’ bat denez… (barreak).
Aurretik beste proiektu musikalen batean parte hartu izan duzue?
HODEI: Hau izan da nire lehen taldea.
JOSEBA: Nik lokalean eta lagun artean jo izan dut, baina lehen kontzertua Judas Argaraterekin izan da niretzat.
MARKEL: Nik txikitatik jo dut pianoa, baina bakarrik.
JOSEBA: Carlosek du esperientzia gehiago taldean jotzen. PAM, Julio Kageta, Napalm… taldeetan jo izan du.
HODEI: Carlos berez ez da bateria-jolea, gitarra-jolea da, baina bikain moldatzen da.
JOSEBA: Nik ere normalean gitarra jo izan dut, baina hemen baxua.
Nolako musika egitea gustatzen zaizue?
HODEI: Gustatzen zaizkigun taldeen bertsioak egiten ditugu.
MARKEL: Eta gure abestiek estilo ezberdinak dituzte.
HODEI: 4-5 abesti sortu ditugu. Batzuk oso metaleroak, beste bat nahiko punkia… Denetatik pixka bat, baina rockaren inguruan, betiere.
Nolako martxa daramazue entseguei, kontzertuei… dagokienez?
MARKEL: Lankideak garenez, ordutegi bera izaten saiatzen gara. Carlos, ordea, Iruñean bizi da eta zaila da entseguetara etortzea.
JOSEBA: Hilean birritan batu ohi gara.
Alarma-egoerak bertan behera laga ditu esku artean zenuten planen bat?
MARKEL: Bai. Marcan Huella elkarteak Gaztetxean antolatu behar zuen ekitaldi batean jo behar genuen eta Elgoibarko Sotoan Ikerren omenezko beste ekitaldi bat egin behar genuen, baina ezin izan dugu egin, ez bata ez bestea.
HODEI: Oñatitik ere deitu ziguten kontzertu bat eskaintzeko.
Momentu txarrean etorri da alarma-egoera zuentzat.
MARKEL: Bai, baina era berean Reincidentesekin jotzeko aukera izan dugu.