Judash taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Guridi taberna kanpoan
Euriarengatik martxoan kontzertua bertan behera laga ondoren, eibartarrek etxean jotzeko aukera edukiko dute
2025/10/21
11:59
eta kitto!
Guridi tabernak martxoan iragarri zuen Judash taldeak bere terrazan joko zuela, baina eguna ez zuen lagundu eta atzeratu egin behar izan zuten. Orain, zazpi hilabete geroago, heldu da euren zuzenekoaz gozatzeko aukera.
Talde eibartarrak zapatuan joko du bertan, urriaren 25ean, 21:00ean, eta sarrera doakoa izango da.
Lehen diskoa
Judas Argarate izenarekin ezagutu genuen taldea, baina iaz izena moldatu eta hori baliatu dute lehen diskoari izenburua jartzeko. Horrela, Markel Iraolak, Joseba Goñik, Hodei Otegik eta Ekaitz Vegasek ‘Judash’ kaleratu zuten 2024aren amaieran.
Publikoaren harrera ona eduki du euren lehen lanak eta zenbait kontzertu eskaini dituzte urtean zehar.