Kamioi batek sua hartu du Deban eta auto-ilarak daude AP-8 autobidean, Irungo noranzkoan
Ezbeharra 14:00ak inguruan gertatu da eta hainbat kilometrotako auto-ilarak sortu dira
2025/10/06
17:32
eta kitto!
Gaur, urriak 6, sua hartu du kamioi batek AP-8 autobideko 55. kilometroan, Deba inguruan, Irungo noranzkoan eta, errepidea itxi behar izan dutenez, hainbat kilometrotako auto-ilarak sortu dira.
Auto-pilaketak Eibar ingurura arte heldu dira eta AP-1ean ere auto-ilarak sortu dira. Horrela, Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute, Elgoibar inguruan.
ADI‼️🚨Kamioi bat🔥sutan #Ap8 Km 55 #Deba-n Irungo norantzan
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 6, 2025
ATENCIÓN‼️🚨Un camión🔥incendiado Ap-8 Pk 55 en Deba sentido Irun
☎️011#Trafikoa pic.twitter.com/EHO5A01ZuG