Klub Deportiboko Atletismo Eskolako 23 atleta Kamel Ziani krosean aritu dira
Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolako 23 atletek VII. Kamel Ziani Eskolarteko Krosean parte hartu zuten joan den igandean, azaroaren 15ean. Infantil, alebin eta benjamin mailetako neska-mutilek hartu zuten parte, bakoitzak bere adinari egokitutako distantziak eginez, Martina Egaña eta Elene Beobide entrenatzaile-monitoreen gidaritzapean.
Infantil mailakoek 2.000 metroko ibilbidea egin zuten; alebinek, 1.200 metrokoa; eta benjaminek, 600 metrokoa. Emaitza politak lortu eta giro onaz gozatu ondoren, hurrengo kros hitzordua azaroaren 29an izango dute, Oñatin.
PLP probak larunbatean
Azaroaren 21ean, larunbatean, PLP probak egingo dituzte Unbeko atletismo pistan, goizean. Proba horien helburua atletek ondo pasatzea, pixkanaka hobetzen joatea eta, bide batez, Gipuzkoako Txapelketetan parte hartzeko kontuan hartuko diren markak lortzea da.
Oraingo honetan, alebinek (LH5 eta LH6) pisua, altuera, 500 metroko lasterketa eta 150 metroko hesidun proba egingo dituzte. Infantilek (DBH1 eta DBH2), berriz, diskoa, jauzi hirukoitza, 500 metroko lasterketa eta 220 metroko hesidun proba izango dituzte.
PLP probak larunbat goizetan egiten dituzte normalean Unbeko atletismo pistan.
2026-2027 denboraldirako aurreikusitako hurrengo hitzorduak abenduaren 19an, urtarrilaren 9an, otsailaren 13an eta 20an eta martxoaren 13an izango dira.

