Eibarko Txirrindulari Elkarteak XXII. Txistorra Eguna ospatuko du azaroaren 21ean

Untzaga plaza txistorra eta jai-giroz beteko da, 11:30etik 21:00etara bitartean, eta egunari amaiera emateko zozketa berezia egingo dute.
Eibarko Txirrindulari Elkarteak XXII. Txistorra Eguna ospatuko du azaroaren 21ean
Tamorlan - Lan propioa, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Redirect/page/27686354
2026/11/17 16:25
Oihane Zabala

Eibarko Txirrindulari Elkarteak XXII. Txistorra Eguna ospatuko du azaroaren 21ean, larunbatean, 2026ko denboraldiko ekitaldiei amaiera emateko. Aurreko urteetan bezala, Untzaga plazan karpa jarriko dute, txistorra pintxoak eta edariak eskaintzeko.

Jardunaldia 11:30ean hasiko da, Debako gaiteroen laguntzarekin egingo duten ongietorriko txotxarekin. Ondoren, txistorra eta edariak saltzen hasiko dira, eguerdiko 15:00ak arte. Arratsaldean, berriz, 18:30ean ekingo diote berriro jarduerari, 21:00etan zozketa egin arte.

Zozketarako txartelak salgai egongo dira, klubarekin elkarlanean aritu nahi duten guztientzat. Guztira, lehen sari berezi bat, bost tarteko helmuga sari eta beste 29 sari txikiago banatuko dituzte. Sarien artean, bizikleta bat, kamisetak, maillotak, produktuen loteak, eta SD Eibar eta Real Sociedad futbol taldeen partidetarako, eta Astelena frontoiko pilota jaialdietarako sarrerak egongo dira. Sariak kirolariek eta hainbat enpresa eta norbanakok emandakoak dira.

Klubak Eibarko Udala, Oberena harategia eta ekitaldia antolatzen lagundu duten enpresa eta norbanako guztiak eskertu nahi izan ditu. Era berean, herritarrak Untzaga plazara gerturatzera animatu ditu, San Andres jaien atarian ospatuko den egun berezi honetan parte hartzeko.

Hau da aurtengo txistorra eguneko kartela

Txistorra Eguneko egitaraua eta sariak.

Txistorra Eguneko sari nagusiak.