Klub Deportiboko mendizaleek Hartzaren Urratsak ibilbideari amaiera emango diote azaroaren 28an

Lezealde kobara egindako irteeran 26 lagun elkartu ziren, tartean bost espeleologo
Klub Deportiboko mendizaleek Hartzaren Urratsak ibilbideari amaiera emango diote azaroaren 28an
(Argazkia: Eibarko Klub Deportiboa)
2026/11/18 16:00
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboko mendizaleak egiten ari diren Hartzaren Urratsak ekimenak azken etapa egingo du azaroaren 28an. Bosgarren etapa horrekin amaituko dute GR-289 bidearen bitartez Debagoiena ezagutzeko abiatutako ibilbidea. Orain arte, guztira, 90 kilometro baino gehiago egin dituzte eskualdeko hainbat txoko ezagutzeko.

Bestalde, Lezealde kobara egindako azken irteeran 26 lagun elkartu ziren, tartean bost espeleologo. Parte-hartzaileek haitzuloen barruko edertasuna ezagutzeko aukera izan zuten: estalaktita ugariak, harkaitzen forma malkartsuak eta galeria ikusgarriak izan ziren irteerako elementu nabarmenenak.