Kokapen berria izango du Eibarko Hizkuntza Eskolak
2019/09/19
09:08
eta kitto!
Urriaren 1ean kokapen berriarekin hasiko du ikasturtea Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialak. Azken 20 urtetan Jardiñeta kalean egon eta gero, “Eibarko UNI”ra eraman dute berriro ere, han jaio baitzen 1990ean. Instalazio nagusiak –bulegoak, atezaintza, mintegiak eta 3 gela– Jaizkibel eraikinean egongo dira (Otaola 29n), eta, apurtxo bat gorago, Ingeniaritza Eskolan ere izango dituzte zenbait gela.
Matrikulazio epea oraindik zabalik dago Hizkuntza Eskolan (on-line egin behar da ondorengo webgunean: www.eoieibarheo.hezkuntza.net, IKASGUNEA plataformaren bitartez). Oraindik, beraz, matrikulazio daturik ez badago ere, 1.000-1.200 ikasle inguru izaten ditu urtero Eibarko Hizkuntza Eskolak. Horiek ikasle ofizialak dira, ikasgelara joaten direnak, baina “modalidade librea” ere badago, eta hor beste 400 inguru izaten dira urtero. Horiek bakarrik azterketara joaten dira. Ikasle ofizialak astean bi aldiz joaten dira klasera, baina “ikastaro erdipresentzialak” deitutakoak ere badaude. Astean behin joaten dira horiek eta gainerakoa euren etxean on line egiten dute.
Begoña Urruticoechea Eibarko Hizkuntza Eskolako zuzendariak azaldu digunez, “1990ean hasi ginen hiru hizkuntzarekin, euskara, ingelesa eta frantsesa. Eta gaur egun, horiez gain, alemana ere ematen da. Gure eskolak `gela desplazatuak´ ditu Azkoitin eta Arrasaten. Azkoitin euskara, alemana, ingelesa eta frantsesa ematen da, eta ingelesa eta alemana Arrasaten. Ikasgeletatik kanpo hizkuntzak ikasten jarraitzeko aukera izaten dute ikasleek: mintegi bakoitzak jarduerak antolatzen ditu. Esate baterako iaz Koloniara eta Londresera joan ziren alemaneko eta ingeleseko ikasle batzuk; frantsesekoak Iparraldean egon ziren egun pasa, eta aste kulturalean hitzaldiak eta kafe/te jaiak ere antolatu ziren”.
Eibarko eskola mapan egiten ari diren aldaketak direla eta, institutuan espazio gehiago behar zuten (Batxilergoko gela gehiago egongo dira aurten), eta hori izan da Hizkuntza Eskola Jardiñetatik Otaolara joatearen arrazoia. Ikasleen %70 beste herri batzuetatik etortzen direla kontuan hartuta, “kokapen aldetik ondo ikusten dugu leku berria. Autobus-geltokia eta trena bertan ditugu, eta kotxea apartzeko hobeto dago”. Gainera, UNIan bertan hizkuntzak ikasteko interesa izan dezaketen ikasle eta irakasle asko daude. Leku aldaketa zaila izan dela dio Urruticoecheak: “Fisikoki dena mugitu behar duzu, beharko duzuna kalkulatu behar da, obra txikiren bat egin behar izan dugu… Dena dela, espazio gehiago behar dugunez, gela batzuk beste eraikin batean, Ingeniaritza Eskolako eraikinean izango ditugu. Hala eta guztiz ere, bulegoa, atezaintza, mintegirako behar dugun lekua eta 3 gela Jaizkibel eraikinean daude”. Detaile txikiren baten faltan, dena prest daukate urrian hasiko den ikasturte berrirako.