Koktel ikastaroan izen-emateko epea zabalik
Gorka Gonzalezen eskutik hainbat koktel egiten ikasteko aukera izango dute …eta kitto! Euskara Elkarteak abenduaren 17rako (martitzena) antolatutako koktel-ikastaroan izena ematen dutenek. Parte hartzen dutenek orotariko koktelak, alkoholdunak eta alkoholik gabeak nola prestatu ikasiko dute. Izena emateko lehen eguna gaur (astelehena, hilak 2) da eta izen-ematea abenduaren 13ra arte egiteko aukera izango da, beti ere gehienezko plaza kopurua (10-12 lagun) aurretik betetzen ez bada. Interesa duenak …eta kitto!-ra telefonoz deituta (943200918) edo bulegora zuzenean joanda eman dezake izena. Ikastaroa arratsaldeko 19.00etan hasiko da …eta kitto!-ren egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Prezioa 5 eurokoa da (…eta kitto!-ko bazkideentzat 4'50 euro).