Kontsumo arduratsuari buruzko kartelak hilaren 28ra arte aurkeztu daitezke lehiaketara
“Kontsumoa kontzientziarekin kontzientzia kontsumoan” izeneko kartel lehiaketa antolatu dute Pobreziaren Aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Sareak, Egoaiziak eta Biolurrek,
Debemenen, Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Lehiaketaren bitartez bi kartel aukeratu nahi dituzte, agroekologian eta kontsumo arduratsuan oinarritutako azoka eta ekitaldiak iragartzeko. Bi maila bereiziko dituzte: gazteen kategorian (11-15 urte), 60 eurotan baloratutako saria emango dute; eta helduen kategorian (>16 urte), berriz, 150 eurotan baloratutakoa. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta irailaren 28ra arte egongo da horretarako aukera, lehiaketaegoaizia@gmail.com helbidera bidalita. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak ikusteko HEMEN sakatu.