ARGAZKI GALERIA | Debabarreneko ehundaka herritar mobilizatu dira arratsaldeko manifestazioetan
Etxebizitza eskubide unibertsalaren alde irten dira kalera Eibarren, Ermuan, Elgoibarren, Deban eta Itziarren.
2026/11/11
20:59
Silbia Hernandez Arrazola
Jendetza batu da arratsaldean Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez! goiburupean Debabarreneko herri ezberdinetan egin dituzten manifestazioetan. Eibarko manifestazioa Untzagatik abiatu da, 18:00etan, eta euria egin duen arren, horrek ez du oztopatu ehundaka herritar kalera irtetzea, etxebizitza eskubidea defendatzera. Eibarren bezala, Deban, Elgoibarren, Ermuan eta Itziarren ere irten dira kalera herritarrak gaur iluntzean, etxebizitza eskubide unibertsala aldarrikatzeko.






































