Koralito abesbatzak kontzertua eskainiko du zapatuan Ipuruako Merkatu Plazan
2026/05/06
11:56
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Datorren zapatuan, hilak 9, Ipurua auzoko ahotsak entzuteko aukera izango da Ipuruako Merkatu Plazan. Hain zuzen ere, auzoko Koralito abesbatzak kontzertua eskainiko du eguerdiko 12.30etan.
Duela bi urte Ipurua auzoko ekimen parte-hartzaileak martxan jarritako auzo-abesbatza da Koralito. Jose Miguel Laskurainek zuzentzen du taldea, eta adin-tarte zabalak osatzen du. Astean behin biltzen dira entseguak egiteko, eta doakoak eta irekiak dira.