Krisi klimatikoari buruzko hitzaldia bihar Armeria Eskolan

Antxon Olabe ingurugiro arloko ekonomilari eibartarra egongo da bertan
Krisi klimatikoari buruzko hitzaldia bihar Armeria Eskolan
2024/04/17 13:22
eta kitto!

Aipatutako hitzaldi hori, eguenero antolatzen diren ohikoei jarraituz, goizeko 10:00etan hasiko da eta eguerdiko 12:00etan amaituko. Oraingoko gaia “Krisi klimatikoa” izango da, Antxon Olaberen eskutik eskaintzekoa. Antxon Olabe eibartarra ingurugiro arloko ekonomilaria da eta hiru hamarkadatik gora daramatza larritasun klimatikoaren mehatxuak ikertzen eta hedatzen; 2018tik 2020ra arte, esaterako, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroaren aholkularia izan zen.

Kaleratutako liburuetan konpromiso eta erantzunkizunaren alde egiten du, krisi klimatikoaren aurrean bakoitzak hartzen ditugun jarrerak norainoko eragina izan dezakeen argituz.