La dramática errante konpainiak ‘Altsasu’ antzezlana eskainiko du datorren astean Coliseoan
2022/05/05
09:47
eta kitto!
“Altsasu” kasua oinarri hartuta, herri horretan 2016ko urriaren 15ean izandako gertaerei buruz sortutako fikzioa aurkeztuko dute La Dramática Errante taldekoek ostegunean (maiatzak 12) euskaraz, eta gazteleraz ostiralean, maiatzak 13, 20:00etan Coliseo antzokian. María Goiricicelayak zuzenduta, Egoitz Sánchez, Ane Pikaza, Nagore González eta Aitor Borobia antzezleak arituko dira. Sarrerak 10 euro balio du.
Pandemia zela eta, urtarrilean ekitaldia bertan behera laga behar izan zuten. Hemen daukazue orduan Ane Pikazari ...eta kitto! astekarirako egin genion elkarrizketa.
Pandemia zela eta, urtarrilean ekitaldia bertan behera laga behar izan zuten. Hemen daukazue orduan Ane Pikazari ...eta kitto! astekarirako egin genion elkarrizketa.