Lagun Taldearen ikuskizunaren saio bikoitza
2014/01/25
00:00
eta kitto!
Katekista batzuk emon zeben lehelengo pausua; eta euren pausuak jarraittu zittuen gero aisialdi munduaren bueltan zebizen gazte batzuk. Holan juan zan Lagun Taldea indarra hartzen. Hortik, alkarren arteko lan horretatik, piztu zan be urteroko jaialdixa: bat amaittu eta hurrengo urterako zenbat egun geratzen diran kontatzen hasten diran horretakuak dira bertan parte hartzen dabenak. Azken lau urtiotan moduan, jendiaren eskaerari erantzunaz, birrittan eskinduko dabe jaialdixa: gaur (zapatua, hillak 25) lehelengua eta datorren zapatuan, otsaillaren 1ian, bigarrena. Bixak be Unibersidade Laboralian, 17.30xetan.
Aurten bi eurotan ipiñi dabe preziua: “Gutxituen amentzat hasi giñan ekitaldixa egitten: kursua amaitzeko modua zan. Kobrau be, ez genduan kobratzen. Gero, urte guzti hauetan, euro batian saldu doguz sarrerok; batez be, zenbat jende sartzen zan kontrolatzeko, aforua dala-eta”, gogoratzen dau hasieratik taldian diharduan Reme Santosek. “Azken urtiotan euro batekuari nahiko ridikulua erizten zetsan jendiak eta oinguan preziua bikoiztia erabagi dogu”, diño Iker Lasuen monitoriak.
27 artista aurten
Aurtengo ikuskizunian Lagun Taldekuak “¿Quien ha sido?” lana errepresentauko dabe, gauzak emoten dabena ez diran kasu misteriosuan. Aktuaziño musikatuak jantziko dabe intriga eta hor Lagun Taldeko 27 kidek euren onena emongo dabe. “Aukeria besterik ez dabe eskatzen. Luzitzeko motiborik eskindu ezkero, bikaiñ erantzuten dabe... bestiok baiño hobeto askotan”, diñue taldeko arduradunak. Gehitzen dabe baitta: “Gauza dira koreografietako osaketian laguntzeko, gutako askok ez dake dantzarako euren erritmorik...”.
Ekaiñian-uztaillian hasten dira hurrengo urterako prestaketa-lanekin eta “irailletik aurrera monotema bihurtzen da”. Ordutik aurrera astero hiru ordu eskintzen detse ekitaldixa prestatziari eta, gabonetatik aurrera prestakizunetan sakondu eta lana bikoizten dabe. Hiru lagunek dake programiaren arduria, inguruko monitoriak laguntzaille: “21 monitore izango dira oinguan.
Eta minusbaliatu artistak be aurreko urtietan baiño gehixago izango dira, 27 guztira, pisuan eurak bakarrik bizi diranak tartian. Urtian zihar hamabost lagun inguru mugitzen bagara taldiaren bueltan, jaialdirako kopuru hori bikoiztu egitten da. Jantzixetarako bakarrik zortzi lagun
etortzen jakuz laguntzera, lau jaialdi bakotxian”, dioskue Lagun Taldeakuak.
Ordu eta erdiren bueltan iraungo dau funziñuak, “18 aktuaziño musikalekin, danak be hari eruale bati jarraittuta. Sasoi bateko sketch-ak tokixa egin detse gaur egungo koreografixa landuagueri, gero eta antzerkixago dan ikuskizunian”. Zapatu bixak egun haundixak badira be danentzat, bigarrenak daka premixo haundixena: “Hor afarixa egitten dogu, aurreko neke guztietatik errekuperatzeko”.
Jaialdixa baiño gehixago Lagun Taldian, dana dala, urte osoko lana izaten da, astero hiru egunetan (astelehen, eguazten eta barixakuetan,
18.00etatik 19.00etara) gutxitu intelektualekin lanian: “Barixakuetan gehixago zentratzen gara eskulan eta jokuetan. Horretarako, baiña, bakotxaren ahalmen eta adiñaren arabera antolatzen dittugu mahaixak”, diñue Lasuenek eta Santosek. Kurso hasierian eta amaierian urteeria be egitten dabe, “neskamutil eta euren amekin”.
Amekin bakarrik? Bai, amak diralako arduratu eta gehixen inplikatzen diranak. “Beti izan da holan. Olitera juaten gara, ikutu kulturala dakan txanguan, eta bestian Galdonako kanpiñera. Horkua ludiko-festibua izaten da, ginkana tartian”. Hortik aparte, Aratostieri be leial erantzuten detse, kaldereruen martxan, eta baitta beste jaixetan be.
Argatxako Jardiñetan dake zentrua, “Udalak lagatako lokal batian”, eta edozeiñ hartzeko prest dagoz: “Laguntzeko bada behintzat; arduratsua izatia da eskatzen dogun bakarra”. Gizartiari eurengana gerturatzia
eskatuko zetsen: “Asko aurreratu da alor horretan, naturaltasun haundixagoz jokatzen dalako oiñ. Integraziñuan asko aurreratu dogu, gitxittasun horrekin be gauza asko egitteko ahalmena dakela errekonozidu dogulako: badago jendia Teknikerren biharrian...”.