Lander Iglesias, antzerki zuzendaria: “Eszenatokian ez dago testu edo pertsonaia bat, magia joko bat baizik”
2019/01/25
12:56
eta kitto!
‘El hermano de Sancho’ antzezlana jasoko du gaur Coliseoak 20:30ean. Adituek antzerki-fantasia bezala definitu dute, jolas didaktikoa, eta bost aktorek (tartean, Nerea Ariznabarreta eibartarra) hogei pertsonaia baino gehiago taularatuko dituzte. Miguel de Cervantes eta William Shakespearen liburuetako pertsonaiak nahasten dira komedia aske honetan eta erdian Santxo Panzaren anaia dago, Francisco.
- Santxoren anaiaren historia aurkeztuko diguzue Coliseoan. Ez genekien Santxo Panzak anaiarik zuenik. Nor da?
Gure autoreak asmatu duen pertsonaia da. Francisco Panza du izena eta liburu batetik irteten da, baina berak ez daki pertsonaia bat dela. Istorio interesgarria, polita eta ezberdina dela uste dut, eta On Kixote Mantxakoa liburuko eta William Shakespeareren liburu batzuetako pertsonaiekin egiten du topo espazio eszenikoan.
- Zer gertatzen da pertsonaia hauekin?
Literatura unibertsalaren pertsonaia handiak dira, baina denek daukate antzeko ezaugarri bat: pailazoak dira. Izan ere, Cervantes eta Shakespeareren garaian clown moduko antzerkia egiten zen, eta antzerki-jostailu hau sortu dugu mende honetan sasoi hartako antzerkia nolakoa zen erakusteko. Ikuskizun dibertigarria eta ondo landua lortu dugula pentsatzen dut. Aberastasun bisual garrantzitsua eta jantzi eleganteak ditu, eta hogei pertsonaiatik gora antzezten dituzten aktoreek festa batean bihurtzen dute antzezlan hau.
- Antzezlan hau antzerki-fantasia dela aipatzen duzue. Zein zentzutan?
Antzezlan honek bi ekarpen nagusi egiten dizkio antzerkigintzari. Batetik, fantasia. Eszenatokian ez dago testu edo pertsonaia bat bakarrik, magia joko bat baizik. Irudien bitartez islatzen duguna txundigarria eta bitxia da. Antzerkia oso gustoko ez duen publikoa erakartzen du lan honek, erabiltzen diren irudiekin antzezlana begien bitartez barneratzen duelako. Pelikulekin gertatzen den moduan, baina antzerkian. Eta bestetik, ikuskizun didaktikoa da eta antzerkiaren oinarriak erakusten ditu.
- Bost aktorek hogei pertsonaia baino gehiago antzezten dituztela esan duzu. Nola eragiten dute Francisco Panzarekin?
Francisco Santxo anaiaren bila dabil eta bidean beste pertsonaiekin egiten du topo. Gauza ezberdinak ezagutzen dituen heinean gauzak ikusteko eta ulertzeko modu bat garatzen du, pertsonaiek informazioa ematen diotelako. Adibidez, bere anaia liburu batean bizi dela esaten diote, baina berak ezin du sinetsi, ez dakielako Santxo liburu bateko pertsonaia dela. Orduan, narratzaileak iradokitzen dio Francisco bera ere pertsonaia bat izan daitekeela. “Pertsonaia bat banaiz, kaka zaharra! Oso pertsonaia tristea naiz”, esaten du Franciscok. “Ezta gutxiago ere!”, erantzuten dio narratzaileak, “hobe pertsonaia bat izatea pertsona erreala baino”.