Langabezia-tasaren beherako joerak jarraitzen du Eibarren
Debabarrenean ere behera egin du langabeziak
2024/06/04
17:11
eta kitto!
Maiatzeko datuen arabera, 1.546 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,34koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (apirileko datuen arabera 1.567 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,50ekoa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,19koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,61) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Maiatzeko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.546 (%12,34)
– Elgoibar 488 (%9,15)
– Mendaro 79 (%8)
– Deba 148 (%5,61)
– Mutriku 179 (%6,82)
– Soraluze 197 (%11,27)
Debabarrena 2.637 (%10,19)