Laura Quintas kardiologoaren hitzaldi irekia Portalean

Laura Quintas kardiologoaren hitzaldi irekia Portalean
2014/02/05 00:00
eta kitto!

Policlinica Gipuzkoak hamar hitzaldik (sei Donostian eta lau Eibarren) osatutako Osasun Ikasgelen ziklo berria inauguratuko du gaur (eguaztena, hilak 5), 19.30etatik aurrera Laura Quintas kardiologoak Portalean emango duen hitzaldi irekiarekin. Bertan, besteak beste, arrisku-faktore kardiobaskularrak nola saihestu azalduko du: "Bost keinu txiki nahikoa dira bihotza hobeto zaintzen laguntzeko: ariketa egitea (egunean gutxienez ordu erdi ibiltzea), dieta zaintzea (batez ere frutak eta barazkiek osatutako dieta osasuntsua, askotarikoa eta orekatua izatea), ez erretzea, estresa saihestea (gauzak lasai eta modu baikorrean hartzea) eta, amaitzeko, ahal den neurrian alkoholaren kontsumoari muga ipintzea".