Leire Narbaiza: “Topa egin dezagun euskararen alde: Eibarren euskara indartzeko, erabiltzeko… eta gure alde”
2022/09/30
11:58
eta kitto!
Sagardo Eguna indarberrituta dator eta zein hobeago Leire Narbaiza baino festari hasiera emateko? Euskararen alde hainbeste lan egin duen eta egiten diharduen eibartarrak ondo merezitako omenaldia jasoko du zapatuan eta euskararen alde topa egitera gonbidatu gaitu.
Omenaldia jasotzeko hain zaharra ez dela esan omen diote gertukoek (ez dugu esango nork). Berak umil jasoko du omenaldia, egindako guztia taldean egin dela aldarrikatuz. Horrela da, baina bere parte hartzea berebizikoa izan da. Euskara irakasle, blogari, iritzi-emaile... Euskara ardatz, mila tokitan ikusi izan dugu Leire, baita ...eta kitto! Euskara Elkartearen hastapenetan ere. Maitasun handiz gogoratzen ditu sasoi horretan egindakoak.
Nola sentitzen zara omenaldiaren aurretik?
Pixka bat harrituta, lotsatuta ere. Pozik, horrelako errekonozimendu bat jasotzea pozik egoteko moduko zerbait delako, baina pentsatzen dut neure moduan beste hamaika pertsona daudela Eibarren horrelako omenaldi bat jasotzeko.
Euskararen aldeko lana egiten duzu zenbait alorretatik. Zergatik egin duzu hautu hori?
Horrela tokatu zaigula uste dut. Euskaldunak izanda ez dugu beste erremediorik, bestela akabo. Eskubideak lortzeko borroka egin behar da, hori emakumeok ondo dakigu. Gaztea nintzenean herrian ez zen entzuten apenas euskararik. Euskara zen etxe barruan egiteko, anekdota bat. Zerbait egin beharra zegoen. Beraz, barrutik irteten zaizun zerbait da euskararen alde egitea.
Lorpenak ikusi dituzu?
Bai, baina berriz ere atzerakadan gaudela uste dut. Bakarrik zaharrei entzutetik euskara gazteen artean erabiltzera jauzi handia egon zen, baina pentsatzen dut orain gutxiago entzuten dela. Erabilerak gorantz egin zuen, baina atzerakada edo geldiune bat egon da. Uste dut, askotan, gauzak eginda daudela pentsatzen dugula. Badago nolabaiteko bertan goxo egote bat. Oso kezkatuta nago. Ez bakarrik erabilerarengatik, baizik eta kalitatearengatik ere.
Dena ez baita euskara ezagutzea eta erabiltzea, ezta?
Erabileran ere badugu zer hobetu. Batzuetan gertatu zait harritzea jendea euskaraz entzun izan dudalako. Hori larria da. Lankide batek zera esaten zidan: “Egiten duenak, ondo egiten du”. Bai, baina batzuetan pentsatzen dut euskaldun kontzientziatuak edozelan erabiltzen duela euskara eta ez diola erreparatzen kalitateari. Hori ere zaindu beharko litzateke.
Beraz, badago lana etorkizunera begira. Zuek egindako lana bezainbeste?
Bai, baina ez dut ikusten horretarako jenderik. Askoz ere erosoago gaude guztiok, baita ni ere. Ez dakit, agian ilusio gutxiagorekin. Ez dakit pandemia osteko zerbait den, baina zerbait igartzen dut. Batzuetan zerbaitengandik haserretzen gara, eta kitto.
Nekeza da beti borrokan jarraitzea?
Nekeza, nekea eta dena. Borrokak ez dut etenik. Orain, adibidez, udaltzainen eta euskararen B2 mailaren kontua izan da mintzagai. Udaltzainen hizkuntza-profilak 40 urte inguru daramate ezarrita eta, orain, auzitegi bat dator eta dio ezetz, euskarazko B2 maila edukitzea ez dela derrigorrezkoa (eta ez da hain maila altua). Eskubideak dituzte, baina guk ere eskubideak ditugu. Hizkuntza eskubideak pertsonalak eta kolektiboak dira. Batzuetan ahaztu egiten zaie, langile publikoak izan nahi badute, jendearen zerbitzura jarri behar direla eta jendearen eskubideak bete behar dituztela. Azkenean, beti egon behar gara adi. Beti dago botereren bat atzera bota nahi gaituena.
Euskara irakaslea zara, blogaria, iritzi-emailea, Marimaistra... Mila saltsatan sartuta egotea gustatzen zaizu? Nola sortzen dira proiektu guzti horiek?
Izaera kontua dela uste dut. Beste batzuk euskararen alde egiten ibili dira eta ez dituzte hainbeste zorakeria egin. Ia denari baietz esaten diot, erraza naiz, eta beti gustatu izan zait gauza ezberdinak egitea eta proiektuetan parte hartzea. Blogari izatea bakarkako lana da, baina beste guztia taldean egin dut. Blogari lana ere eibar.org komunitatearen barruan egiten dut. Orduan, hori ere, bakarkako lana bada ere, talde baten barruan dago. Aipatu dituzun ekimen guztiak kolektiboak dira (Badihardugu euskara elkartea aipatu beharko litzateke) eta Sagardo Egunerako deitu zidatenean pentsatzen nuen talde baten izenean jasotzeko deitzen zidatela. Hau da, ...eta kitto! Euskara Elkartearen sorreran ibili ginen gazteen izenean. Azkenean, ez naiz ni, gu gara. Euskara bezala.
Nola gogoratzen duzu ...eta kitto!-ren sorrera?
Oso dibertigarria izan zen. Adin guztietako jendea zegoen, baina gazte pila bat elkartu ginen. Orduan, edozein gauza egiten genuela, parranda egiten genuen. Oso giro ona zegoen gure artean, optimismo moduko bat. Batzuek euskaraz egin zituzten ikasketak, baina beste batzuk A ereduko umeak ginen. Orduan, gure artean kolektibo bat sortzea eta bertan euskaraz modu naturalean egitea... Oso gustura gogoratzen dut sasoi hura. Lan asko egin genuen, eta baita borroka ere, geure artean eta nagusien kontra. Polita izan zen, asko ikasi genuen eta hor ibilitako jende batek ez dugu... eta kitto!-n jarraitu, baina beste toki batzuetan hazia zabaldu dugu.
Beno, tarteka iritzi-artikuluak idazten dituzu ...eta kitto!-n.
Bai, eskatzen didazuenean, ni prest. Gainera, Eibarko euskaran idazten dudan bakarra naiz. Azken mohikanoa. Lehen jende gehiagok idazten zuen, eta hori da nire beste penetako bat. Euskara Batuaren oso jarraitzaile sutsua naiz, bestela ez ginateke egongo gauden tokian (ez litzateke literaturarik egongo gaur egun dagoen moduan, euskara irakastea zaila izango litzateke...). Hizkuntza handi guztiek dute batua. Hala ere, uste dut euskalkiak sustraiak direla eta, zenbat eta gehiago ezagutu gure sustraiak, batuan ere hobeto funtzionatuko dugu. Badakit jende askok ez duela euskalkirik, bere euskalkia batua dela; baina guk, aukera hori edukita, zaindu egin beharko genukeela uste dut. Euskalkia ez da edozelan idaztea, gauzak adierazteko modu bat da. Gainera, hiztegi guztia, Eibarko berbak, denak dira batua. Baita gramatikako formak ere. Kontua da beste batzuek egin duten batuaren irudi bat dugula buruan, eta gurea ere sartu egin beharko litzateke. Eibarren dugun zortea da dena dagoela jasota eta ikertuta, eta oso erreminta onak ditugula. Beraz, euskalkia gehiago landu beharko litzatekeela uste dut.
Gipuzkoako Hitzan eta Argian ere artikuluak idazten dituzu. Izen bat duzula uste duzu? Zuk esandakoak kontuan hartzen direla?
Ez dut uste izena dudanik. Azterketaren baten jarri dute nik idatzitako zerbait, baina hori ez dakit gustatzen zaidan (barreak). Batzuetan zerbait idazten duzu eta uste duzu demaseko zalaparta sortuko dela, eta gero ikusten duzu ez duela apenas bisitarik jasotzen. Bestalde, beste batzuetan irteten zaizuna idazten duzu eta zeresana ematen du. Gure oihartzuna dena da, ez gaitezen zoratu. Idatziak sare sozialei esker zabaltzen dira, baina pentsatzen dut jendeak gero eta gutxiago irakurtzen duela.
Txargain da sare sozialetan erabiltzen duzun izena. Zergatik izen hori?
Txargain Nafarroako mendi bat da. Lehen, helbide elektronikoa sortzerakoan, ez zen ohikoa norberaren izena jartzea, gaitzizena baizik. Nik Kalamua jarri nahi nuen, baina hartuta zegoen. Orduan, bederatzi urtetan Goñin egon nintzenez udalekuetan, eta Txargain inguruan dagoenez eta bertan momentu magikoak bizi izan nituenez, Txargain jartzea pentsatu nuen. Gero, Twitterren eta Instagramen kontuak zabaltzean izen horri eustea pentsatu nuen eta horrela geratu da. Kalamua libre egon izan balitz, Kalamua izango nintzateke (barreak).
Zapatuan zerengatik egingo dugu topa?
Euskararen alde. Eibarren euskara indartzeko, erabiltzeko... Eta gure alde, behar dugu-eta. Herri honetan gozatzea eta ondo pasatzea falta da. Eta gozatu, euskaraz.