Lekim Konpainiako aktoreak kalera irtengo dira asteburuan, Antzerki Jardunaldiak jendeari aurkezteko

Gaur (barixakua, urtarrilak 23) 19:30etik 21:30era bitartean ibiliko dira, eta bihar (zapatua, urtarrilak 24) eta etzi (domeka, urtarrilak 25) 12:30etik 14:30era.
Lekim Konpainiako aktoreak kalera irtengo dira asteburuan, Antzerki Jardunaldiak jendeari aurkezteko
2026/01/23 16:18
Silbia Hernandez Arrazola

Aste honetan aurkeztu dituzte 49. Eibarko Antzerki Jardunaldiak, Coliseo antzokian, eta asteburu honetan, berriz, kalera irtengo dira Antzerki Jardunaldiak herritarren artean ezagutzera emateko. Aurreko urteetan bezala, Lekim Konpania auzorik auzo joango da, Eibarko Antzerki Jardunaldiak aurkezten, eta herritarrak antzerkira joatera animatzen. Horretarako alfonbra gorria erabiliko dute aktoreek, Kale-antzerkiko bere ikuskizuna baliatuz, herritarrei gonbidapen irekia egiteko. Gaur (barixakua, urtarrilak 23) 19:30etik 21:30era bitartean arituko dira, eta bihar (zapatua, urtarrilak 24) eta etzi (domeka, urtarrilak 25) 12:30etik 14:30era.

Zapatuan hasiko da aurresalmenta
Antzerkirako sarreren aurresalmenta, bestetik, bihar (zapatua, urtarrilak 24) hasiko da: Coliseoko leihatilan sarrerak erosteko aurretik hitzordua hartu behar da (gaur barixakua, 17:30etik 19:30era joan daiteke eskatzera, antzokiko txarteldegira). Leihatilako aurresalmenta gaur, bihar eta etzi (urtarrilaren 24an, 25ean eta 26an) egingo da, 10:00etatik aurrera (lehiatilan aldez aurretik banatutako hitzorduen arabera). Eta urtarrilaren 26tik (astelehena) aurrera, astelehen eta barixakuetan erosi ahalko dira sarrerak leihatilan, 17:30etik 19:30era.
Internet bidezko aurresalmenta ere bihar (zapatua, urtarrilak 24) hasiko da, goizeko 10:00etan: Coliseo antzokiko antzezlanetarako sarrerak erosteko HEMEN sakatu, eta Uni Eibarko antzezlanetarako sarrerak erosteko HEMEN.