Levante izango dute aurkari SD Eibarko bi talde nagusiek

Levante izango dute aurkari SD Eibarko bi talde nagusiek
2023/11/24 12:08
eta kitto!
Biek ere bihar jokatu beharko dituzte jardunaldi honetako norgehigokak. 1. Mailako F Ligan jokatzen duen emakumezkoen taldeak, aurreko zapatuan Ipuruan lehen garaipena eskuratu eta gero, animoso joango dira Valentziaraino, Buñol Kirol Hirian jokatuko den Levante indartsuaren aurrean ezustea emateko gogoz. Neurketa ez da erraza, baina Yerai Martinen aginduetara jokatuko dutenek lehen ere ondo erakutsi dute defentsako lana badakitela egiten.

2. Mailan jokatzen duen gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, aurreko asteko porrota ahazteko une aproposa izan dezakete biharkoan seguruen euren borroka berean izango den Levanteri irabazita. Ipuruako partidua gaueko 21:00etan hasiko da eta, une honetan valentziarrak atzetik badira ere, aurkari arriskutsua dugu Levante aldekoa. Puntu oso garrantzitsuak izango dira jokoan bihar gauean.