"Ley `Solo sí es sí´ aclarando las sombras creadas por el ruido mediático" hitzaldia hartuko du gaur Andetxeak

Sara Arruti jurista eta ikerlari feminista eta Maider Galardi kazetari eta ikertzaile feminista egongo dira Andretxean “Soilik bai da bai” legearen zarata mediatikoak eragindako itzalak argitzen
"Ley `Solo sí es sí´ aclarando las sombras creadas por el ruido mediático" hitzaldia hartuko du gaur Andetxeak
2024/11/21 10:05
eta kitto!

Azken urtean bolo-bolo dabil “Soilik bai da bai” legearen gaineko eztabaida. Behin indarrean egonda ere, polemika ez da amaitu, eta urte eta erdi beranduago fake news-ak, ezjakintasuna eta informazio desitxuratua nagusi dira oraindik. Zalantzak argitzeko eta legearen zein hedabideen jardueraren nondik norakoak ezagutzeko solasaldia egingo dute Sara Arruti jurista eta ikerlari eta Maider Galardi kazetari eta ikerlari feministek. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Amdetxean (gazteleraz).

Hizlariak:

  • Sara Arruti Benito: Zuzenbidean eta Enpresen Administraritzan graduatua, giza eskubideetan espezializatua. Azken bi urteetan EHUko ikerlaria da eta tesia egiten dabil Zuzenbide Prozesalaren alorrean.
  • Maider Galardi Fernandez de Agirre: Soziologoa ikasketaz eta kazetaria ofizioz, azken hiru urteetan EHUko ikerlaria da eta AFIT antropologia feministako ikerketa taldean egiten ari da tesia.