LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko ekintzak antolatu dira datozen egunetarako

Maiatzaren 17an ospatzen da LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko ekintzak antolatu dira datozen egunetarako
2025/05/13 07:28
eta kitto!

Berdintasun Zerbitzutik-Andretxetik kanpaina bateratu bat prestatu dute LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna (maiatzak 17) eta LGBTI+ Kolektiboaren Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna (ekainak 28) aldarrikatzeko.

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasuneko zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17an ospatzen da, aipatutako lorpena aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea. Eta haien eskubideek mundu guztian aurrera egitea.

MAIATZEKO egitaraua:

- ERAKUSKETA: Gu ere bagara. Proiektu honen helburua LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da. Ekainaren 30era arte Andretxean ikusgai.

- HITZALDIA: LGTBI+fobiaren dimentsioak: zer esan nahi du batez ere emakume lesbianentzat ikusgai izateak. EAEn bizi diren LGTBI+ errefuxiatuek nolako LGTBI+fobia jasaten duten haien jatorrizko herrialdeetan, eta ondoren, harrera-gizartean izango dute hizpide. Maiatzak 15, 18:00, Andretxea.

- LIBURU AURKEZPENA: Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz. Amaia Álvarez Uria eta June Fernández Casete etorriko dira bere liburua aurkeztera. Maiatzak 19, 18:00, Andretxea.

 

EKAINEAN:

- FILM LABURREN EMANALDIA: Zinegoak. Emakume sortzaileek egindako lanetan fokua duten laburmetraiak ikusiko dira. Ekainak 12, 18:00, Andretxea.

- ZINE FORUM FEMINISTA: La favorita. Pagatxa Elkartea. Ekainak 13, 18:30, Portaleko Areto Nagusia.

- BAKARRIZKETA: Bihotz, bi hots, bi txotx!. Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago. Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik. Ekainak 19, 18:00, Andretxea.

 

EKAINAK 28:

- TXAPA ETA POLTSA TAILERRA. Aniztasuna koloreztatu. Parte-hartzaileak tailer baten eta bestearen artean txandakatuko dira. Oihalezko poltsa bat apaindu eta txapak egin ahal izango dituzte aniztasunaren alde. Ekainak 28, 11:00 – 13:00, Untzaga plaza.

-Banderaren igoera eta adierazpen instituzionalaren irakurketa. Ekainak 28, 13:00 – 13:15, Untzaga plaza.

- LGTBI+ irakurketa gida eta irakurketa txokoa. Liburutegiak Juan San Martin - Maistrak Andretxea.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira eta ez da beharrezkoa izen-ematerik.