LGTBI+ kolektiboaren aldeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Andretxeak datozen asteetarako
Eibarren hurrengo asteetan gauzatuko den LGTBI+ kolektiboaren aldeko egitaraua antolatu du Andretxea-Berdintasun Sailak. Alde batetik, Andretxeko Maistrak liburutegiak Juan San Martin liburutegiarekin elkarlanean prestatu duen LGTBI+ Kolektiboaren Eskubideen Aldeko Kanpainaren irakurketa gida ezagutzeko gonbidapena zabaldu dute.
Bestetik, ekaina osoan zehar herrian izango diren ekintzen berri eman dute:
- Maiatzaren 5etik ekainaren 30era, Andretxea – Erakusketa: Gu ere bagara
Inés Bermejo Larrañaga eta Julen Nafarrete Aurrekoetxea - Entreamigos-Lagun Artean
Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer-nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Horretarako, elkarrizketak egin dituzte Getxoko LGTBIQ+ nagusien artean eta jasotako istorioekin kale erakusketa egin zuten, gaiari ikusgarritasuna emateko.
- Ekainak 12, 18:00, Andretxea – Laburmetrai emanaldia: Zinegoak Hedapena
Zinegoak jaialdian ikusgai dauden lanetako batzuk Eibarreraino ekarriko dituzte, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako emakume zuzendariek egindako ikus-entzunezko laburmetraiak hain zuzen ere.
- Ekainak 19, 18:00, Andretxea – Bakarrizketa komikoa: Bihotz, bi hots, bi txotx!
Garawi Cejota (Garazi San Martín Boj)
Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?
Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago. Garazik bere maitasun istorioak kontatuko ditu umorea ardatz nagusia izanik.
Maitasun erromantikoari kritika sakona da, eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak... Dena bizipen "bollero" batetik. Garazik bere mundura ekarriko zaitu eta zure burua identifikatuta sentituko duzu aldi berean.
- Ekainak 20, 21, 23 eta 24, 00:00-03:00, Untzaga Plaza SexuBizi – Gune Morea Zerbitzua.
Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babesgunea.
- Ekainak 28, Untzaga Plaza
11:00-13:00:
Aniztasunarekin bat!- Taxapa eta poltsa tailerra
Parte hartzaileak tailer baten eta bestearen artean txandakatuko dira, eta oihalezko poltsa bat apaindu ahal izango dute (bi aldeetatik, nahi badute eta denborak uzten badie) eta nahi adina txapa sortu (gero diseinatu duten poltsan jarri ahal izango dituzte).
13:00:
Bandera igoera - Adierazpen instituzionalaren irakurketa - Elkarretaratzea