"Lo normal" antzerki ikuskizuna eskainiko du gaur Andretxean Menudas Pájaras taldeak

Ikuskizuna 18:00etan hasiko da gaur (eguena) Andretxean
"Lo normal" antzerki ikuskizuna eskainiko du gaur Andretxean Menudas Pájaras taldeak
2024/06/27 12:21
eta kitto!

Sexologo pailazo batek sexualitatea bizitzeko modu bakarra dagoela dioen ideia hautsi nahi du. Nazkatuta dago kontsultan dagoen jendeak normala izan nahi duela esateaz. Baina ba al dago norbait normala? Publikoarekin jolasean sexualki zein gaizki hezi garen jakingo dugu, zein zaila den ohean komunikatzea eta zein gutxi hitz egiten dugun benetako plazeraz.
Zergatik tematzen gara enkajatzen? Bere miseriei barre egiten dien areto bat NORMALA izango da. 

Antzerki taldea: Menudas Pájaras

Noiz: Ekainak 27, osteguna, 18:00etan.

Non: Andretxea