Lorategietako landareak banatuko ditu Udalak eguaztenean

Banatuko dituztenen artean denetarik dago: krabelinak, biolak, pentsamenduak, bitxiloreak, mitxoletak, dragoi-muturrak… denak Eibarko lorategietatik ateratakoak.
Lorategietako landareak banatuko ditu Udalak  eguaztenean
2025/05/19 10:34
eta kitto!

Neguko sasoian landatu ziren 700 bat lore banatuko ditu Udalak, doan, eguaztenean (hilak 21) 11:00etatik 13:00era (denak agortu arte), Untzagan (harmailen aldean).

Banatuko dituztenen artean denetarik dago: krabelinak, biolak, pentsamenduak, bitxiloreak, mitxoletak, dragoi-muturrak… denak Eibarko lorategietatik ateratakoak. Interesa dutenei etxetik poltsa eramatea gomendatu dute. Eva Juez Ingurumeneko zinegotziak azpimarratu duenez, “jarduera honekin eibartarrek egindako eskaera bati erantzuten diogu, erretiratutako landareak berreskuratu nahi dituzte-eta”.