Lorategietatik kendu dituzten landareak herritarrei doan banatuko dizkiete
Bihar 11:00etatik aurrera Untzagan hartu ahalko dira lorak.
2025/05/20
11:28
eta kitto!
Neguko sasoian landatu ziren 700 bat landare eta lore banatuko ditu Udalak, doan, bihar goizean 11:00etatik 13:00era (denak agortu arte), Untzagan (harmailen aldean). Banatuko dituztenen artean denetarik dago: krabelinak, biolak, pentsamenduak, bitxiloreak, mitxoletak, dragoi-muturrak… denak Eibarko lorategietatik ateratakoak. Interesa dutenei etxetik poltsa eramatea gomendatu dute.