Lorelei taldearen zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango dugu gaur
2020/02/07
10:24
eta kitto!
Euskal Herriko hainbat tokitan kontzertua eman eta gero, gaur Eibarren, Coliseo antzokian arituko dira Asier Serrano (BERAREKIN EGINDAKO ELKARRIZKETA OSOA IRAKURTZEKO HEMEN SAKATU) eta Mikel Gorosabel, 20:30etik aurrera. 1997an eman zen ezagutzera Lorelei taldea, Asier Serranoren Bada hiri gorri bat izenburuko poema liburuan oinarrituriko diskoarekin eta, lehen lanak izan zuen harrerakin animatuta, bigarren lan bat, Tatuatu zenidan zerua eman zuten argitara eta, ondoren, luzaroan egon da isilik taldea, taula gainera igo barik. Kontzerturako sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).