Asier Serrano, Lorelei: “Iraganetik etorritako besarkada handi bat jaso genuen lehen kontzertuan”
2020/01/24
09:31
eta kitto!
20 urte eta gero bueltan da Lorelei. Mikel Gorosabel ‘Norton’ eta Asier Serranok sortutako taldeak lau kontzertuko bira iragarri zuen abenduan eta dagoeneko jo dute lehenengoa (joan den barixakuan Andoainen). Loiola Madera (bateria) eta Antxon Sarasua (baxua) lagun, otsailaren 7an Coliseoan kontzertua eskaniko dute. Loreleiren iraganaz, orainaldiaz eta etorkizunaz mintzatu gara Asier Serranorekin, 90. hamarkadaren amaieran euskal musikan mugarria ezarri zuen taldeaz.
- Zer moduzkoa izan zen itzulerako lehen kontzertua Andoainen?
Urduritasun askorekin bizi izan genuen. Ez bakarrik kontzertua bera, baita kontzertu aurrekoak ere. Antzoki handia zen eta lau edo bost ordu pasa genituen han sartuta, soinua bilatzen. Soinuaren kaiola horren barruan egoteak larri jartzen zaitu. Lehen kontzertua izanda eta kontzertuetarako erabiltzen dugun sorpresa bat medio, ez genekien zer gertatuko zen. Publikoarekin hasierako hartu-emana oso bat-batekoa izan zen. Gero, lasaitzen joan ginen eta asko gozatu genuen. Jendearen erantzuna itzela izan zen, eta berotasuna, esker ona eta eskuzabaltasuna igarri genuen. Ez dakit zer espero genuen, baina hori ez behintzat. Iraganetik etorritako besarkada handi bat izan zen.
- Orain dela 20 urteko bizipenak etorri zitzaizkizuen burura?
Abuztua eta iraila artean erabaki genuen bueltatzea. Prozesua nahiko luzea izan da kontzertu hauetara heltzeko, eta prozesu horretan iritsi zaizkigu momentu nostalgikoak. Bestetik, entseguetan doinuak erreskatatzeko orduan, berriz kantatzean, eztarria forman dugun ikustean eta gitarretan malgutasunik galdu ez dugun frogatzean, abesti horiek modu batean sartu direla igarri dugu. Kontzertuan ez genuen dagoeneko gaindituta ez dagoen momenturik sentitu. Nire kasuan eszenatokiekin adiskidetzeko unea eta erronka berri bat izan zen, urte askoan horrelako guneetan jo gabe egon naizelako. Lehen akordeak entzutean entzuleentzat sorpresa eta nostalgia uneak izan zirela sentitu genuen.
- Nola bizi izan zenuen eszenatokiekin adiskidetzeko une hori?
20 urteko prozesu bat izan da niretzat. Inoiz ez naiz izan eszenatoki handien lagun eta hori izan zen Lorelei uzteko arrazoietako bat. Deseroso sentitzen nintzen, ez nuen nire sormen lanetarako gune moduan ikusten eta nire bakarkako hiru disko horiek (‘Ez esan inori’, 2002; ‘Gerrari bai’, 2003; ‘Hoteleko kantuak’, 2005) kaleratzea erabaki nuen beste gauza batzuen bila (giro intimoagoak, areto txikiagoak...). Momentu batean hori ere ez nuen nahi. Borroka hori izan dut beti eta beti izango dudala uste dut. Eszenatoki gainean eroso sentitzeko, lanketa handia egin behar dut aurretik. Oraingoan ere beldur horrekin jokatu behar izan dut, ez nekielako nola erreakzionatuko nuen (izerdia, urduritasuna, aurreko asteko eztarria tapatu eta zaindu beharra...). Antsietate kiribil batean sartzen zara eta hori ez da batere naturala zure onena emateko. Hala ere, Lorelei bueltatzeko arantza hor zegoen, elur-bola handiagoa ez egiteko. Egia esan Andoainen kontzertua eskaini genuenetik umorea aldatu egin zait. Niretzat ona izan da. Horrelako txuteak ez dakit harrokeria- edo egolatria-dosiak diren, baina bizitzari beste modu batean begiratzeko aukera ematen dizute. Eszenatoki batera igotzea bizitza hartzearen metafora izan daiteke.
- Gizartea eta musikaren mundua asko aldatu dira 20 urte hauetan. Nola eusten diote Loreleiren abestiek aldaketa honi?
Lehen diskoko abestiak sortu genituenean “konplexu bariko diskoa” zela esan zuen Mikelek. Argi genuen ondo sartuko ziren abestiak izango zirela, iraungitze-data luzeko kantuak. Jendearen memorian gordeta geratu dira eta erraza izan da erreskatatzea. Soinu aldetik pop ukitua dute, pop berniza, eta berniz horrek iraunkortasun bat du. Zuzeneko hauetan soinua apur bat aldatu daiteke, teklatu soinuak zertxobait garbitu edo egokitu ditugulako, baina Loreleik kantuen oinarria eskaintzen du, pirotekniarik gabe. Mikelek hori asko babestu eta mimatu izan du beti, abestien mamia eta esentzia. Kantuak gitarra batekin defendatzeko modukoak izan dira eta gero jantzi egin ditugu. Ahalik eta konponketa sotilenak egiten saiatu gara orain. Soinu natural eta organikoetara jo dugu, momentuan jotakoak. Apostu bat da, sinpletasunak eta gauzak kentzeak zenbat aberastu dezakeen ikusteko.
- Ia ezer esan gabe eten zenuten Loreleiren jarduna eta ezustean itzuli zarete. Zerk bultzatu du itzulera hau?
Bere momentuan ez genuen azalpen askorik eman eta guk nahiko modu naturalean hartu genuen despedida hura. Horrelakoetan mamuak, aurretiko juzguak eta zurrumurruak sortzen direla ikusi genuen, eta ezin zara guztia gezurtatzen hasi. Urte hauetan bueltatzeko asmorik dugun entzun behar izan dugu eta horrelako amuak agertu zaizkigu. Zaila izaten da horrelako proiektu bati berriz ekitea. Egon dira saiakera batzuk, baina zailtasun geografikoak bakarrik edukitzeaz gain (taldekide guztiak herri ezberdinetan bizi izan gara), bakoitzaren bizitzaren planteamenduak eta lehentasunak aldatu egin dira. Bestetik, taldea ikusteko moduaren inguruan hausnartu behar izan genuen: “bira baterako bueltatuko gara? Gero diskoa grabatuko dugu? Gaur egun diskoa kaleratzeak merezi du?” Abuztutik hona baldintza guzti horiek lotu behar izan ditugu eta printzipioz lau kontzertu izango dira. Nekea ez dator kontzertuetan egotetik, baizik eta aurreko prestaketatik. Nire kasuan, sasoi batekoa berriz bizitzeko nahia izan da bueltatzeko arrazoi nagusienetako bat. Nostalgiarekin lotura du horrek, baina sormenak edo proiektu berriek pasatutako minentzako ukendua ematen didate. Hau da, iraganeko kontu bat orainera ekartzea etorkizunean ez pentsatzeko. Loreleiren itzulerak hiru denbora horiek ekartzen ditu. Mikelekin (eta Antxonekin eta Loiolarekin) espazio amankomun batean berriz elkartzeko gogoa nuen. Bizitzaren aurrerapausoan berriz ere denbora gelditzea behar nuen, burbuilatxo bat. Azken urteak ez dira errazak izan niretzat, denok ditugu miseriak, eta antidotoa ez, baina nolabaiteko ukendua da hau niretzat. Denborari beldurra zergatik diogun erantzuten dio Loreileren itzulerak. Ez dut esaten heriotza gertu dagoenik, baina hasi gara ikusten sasoi bateko ametsak ez baditugu orain betetzen, berandu izan daitekeela akaso.
- Lau kontzertu izango dira, eta kitto?
Guk ere ez dugu oso argi. Aurretiko prestaketak oso nekagarriak izan dira eta, gainera, musikaren mundua asko aldatu da. Abar Produkzioak lagundu digu bide honetan eta gure baldintza izan da antzokietan jo nahi genuela, giro intimoetara itzuli nahian. Egongo dira eskaintza gehiago, irtengo dira kontzertu berriak. Lehenik lau hauek itxi behar ditugu eta irekita gaude, baina ez dakigu zein formaturekin jarraitzeko prest gauden.
- Amaitu gabe utzi zenuten hirugarren diskoa gauzatuko duzue? Kontzertu hauetan disko horretako abestiak entzun ahal izango ditugu?
Lehenik gaur egun Lorelei ikustera datorren jendearen aurpegia ezagutu behar dugu, euren profila, oso galduta gabiltzalako horretan. Beraz, ez gara ausartzen ezer aurreikustera. Hirugarren disko horren abestiak hor geratu zitzaizkigun. “Abesti berriekin bueltatuko gara? Zein formatutan? Grabatu ez genituen iraganeko abestiak ekarriko ditugu?”. Hainbat galdera egin dizkiogu gure buruari itzulera honetan. Bidaia baterako maleta prestatu behar duzunean, kutxa ireki eta zer mantendu nahi duzun jakin behar duzu. Nik gero eta argiago dut itzulerek ez dutela traje edo soineko berriak eskatzen. Musikariek sormena bilatzen dugu beti, baina horrek ez du lotura handirik entzuleekin, eurek kantu zaharrak entzun nahi dituztelako. Euren buruan iltzatuta geratu den hori aktibatu nahi dute. Beraz, errepertorio zaharrarekin gabiltza oraingoz. Hala ere, harrituta gaude, errepertorioaren ordena moldatu egin dugulako eta, horrela, beste istorio bat kontatzen delako. Oso kontzertu arinak izango dira, oso indartsu hasiko direnak eta gero gorantz eta beherantz egingo dutenak. Olatu hori bilatu nahi izan dugu. Nolanahi ere, sorpresak egongo dira eta inoiz elkarrekin kantatu gabeko kantu ezagunak entzungo dira.
- Lau kontzertuak bereziak izango dira zuentzat, baina Eibarkoa are bereziagoa?
Heldu ez zen hirugarren diskoa heldu behar zenean Coliseoan irudikatzen nuen diskoaren aurkezpena, baina hori gertatu aurretik banatu egin ginen eta arantza bat dago hor. Erronka baino gehiago, guretzat ametsa edo ilusioa da Coliseoan jotzea. Etxean joko dugu eta etxekoekin. Emozio partekatu bat emango dela uste dut.