Loreleik kontzertua eskainiko du hilaren 29an Coliseo antzokian

Loreleik kontzertua eskainiko du hilaren 29an Coliseo antzokian
2023/12/11 11:49
eta kitto!
Mikel Gorosabel ‘Norton’-ek eta Asier Serranok sortutako Lorelei taldeak kontzertua eskainiko du hilaren 29an, 19:00etan, Coliseo antzokian. Eibartarrek Ekografiak izeneko diskoa kaleratu zuten iaz eta, orain, zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Norton eta Serrano Antxon Sarasua eta Loiola Maderarekin egongo dira eszenatoki gainean.

Loreleiren hirugarren diskoa da Ekografiak. Izan ere, 1997an Bada hiri gorri bat kaleratu zuten eta 1999an Tatuatu zenidan zerua. Euren berbetan, hamar kantuko azken disko hau “oso pertsonala” da eta rock-pop doinuen bitartez euren munduan murgilduaraziko dute Coliseoko publikoa.

Kontzerturako sarreren prezioa 10 eurokoa da (7 euro Coliseoko Laguna txartela dutenentzat).