Maddalen Arzallus arituko da Onintza Enbeitaren ordez Arrateko Bertso Afarian

Maddalen Arzallus arituko da Onintza Enbeitaren ordez Arrateko Bertso Afarian
2023/09/04 10:33
eta kitto!
Onintza Enbeita ezin izango da Arrate bezperako Bertso Afarira etorri eta Maddalen Arzallusek hartuko du bere tokia Tiro Pitxon jatetxeko saioan, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jesus Mari Irazurekin batera. Gai-jartzailea, bestetik, Jon Mikel Mujika izango da.

 

Sarrerak salgai

Oraindik salgai daude eguen gaueko saiorako sarrerak Guridi eta Kultu tabernetan (40 euro). Dena dela, eguenean bertan Tiro Pitxon-en sarrerak lortu ahal izango dira, aurretik saldu ez badira.