Maialen Belaustegi, Korrikan argazkilari: "Alde bixak ikustia emozionantia izango da"
- Nolatan jardungo dozu Korrikako erretratuak etaratzen?
Neuk proposau netsen antolatzaillieri, esperientzia hori probatzeko gogo haundixa nekalako. Izan be, Eibarko AEK euskaltegixan eskolak emoten dittut eta aurreko ediziñua be gertu-gertutik bizitzeko aukeria euki neban.
- Eta eguna zelakua izan leikian pentsau dozu?
Ba aurreko ediziñuan Soraluzen lekukua hartu neban eta, egixa esateko, giro berezixa egoten da. Furgoneta barruan juaten diranak mordua animatzen dittue korrikalarixak, gaiñera alkarte eta bestelakuen izenak-eta eukitzen dittue eta animuak personalizauak izaten dira. Eta furgoneta barruan be euren arteko girua oso politta dala pentsatzen dot. Horregaittik, Korrikaren alde bixak ikusi eta bizitzia emozionantia izango zala pentsau neban eta holan animau nintzan.
- Zer begittantzen jatzu Korrika ekitaldi moduan?
Begittantzen jata oso gauza gitxik lortzen dabela holako giro, parte-hartze eta indarra sortzia. Danendako ekitaldixa da, bakotxak nahi daben moduan parte-hartzekua. Ez dakitt zergaittik, izan leike antxitxiketan jardutia zeozer fisikua dalako-edo, baiña Korrikako girua arnasten juaten dala pentsatzen dot. Korrikak mogimendua adierazten dau, gure hizkuntza mogitzen dan moduan, bizi-bizirik daguan seiñale.