Maiatzaren 23an egingo da klown tailerraren azken saioa Ipuruako Merkatu Plazan

Egun horretako saioa berezia izango da.
Maiatzaren 23an egingo da klown tailerraren azken saioa Ipuruako Merkatu Plazan
2026/05/11 12:16
Silbia Hernandez Arrazola

Ipuruako Merkatu Plazan hilean behin egiten ari diren helduendako klown tailerraren azken saioa maiatzaren 23an (zapatua) izango da eta, horregatik, egun horretako saioa berezia izango dela jakinarazi dute arduradunek. Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da: lehen hiru orduetan ikastaroa emango da eta, ondoren, beste ordubete “berezia” egingo dute. Informazio gehiago nahi izanez gero edo, izena emateko, 649 59 27 97 telefono zenbakira deitu daiteke (Txeli).