Maider Martin, Txolarteko begiralia: "Ondo pasatzen dotelako juaten naiz Txolartera"
- Zergaittik animau ziñan Txolarteko begirale izatera?
Amak urtiak daroiaz Txolartian laguntzen eta 16 urte bete nittuanian nik be lagundu neikiala pentsau eta astegunetan, hiru arratsaldetan Lagun Taldera juatera animau nintzan. Gero, 18 urterekin unibersidadian hasi eta ordutegi kontuak tartian, astegunetan laguntzia gatxagua egitten jatanez zapatuetan Txolartera juaten hasi nintzan eta gaur egunian, 23 urterekin be hor segitzen dot, eurekin batera oso gustora nabillelako.
- Holako sensibilidadia eukitzeko adimen urritasuna dakan batenbat gertu dakazue?
Ez, ez dakagu gertuko iñor. Amak egunkarixan irakorri eban laguntzeko jende billa zebizela eta holan, beste barik animau zan. Honetan jarduteko ez da aparteko ezer bihar, nahikua da laguntzeko gogua eukitziakin.
- Eta zelan pasatzen dittuzue zapatu arratsaldiak?
Ba eguraldixaren arabera denpora gehixago edo gitxiago emoten dogu lokal barruan. Normalian 24 bat lagun etortzen dira Txolartera eta bost begirale ibiltzen gara eurekin batera: foballera jokatu, buelta bat emon… plana aldatzen juaten gara. Hori bai, pintxua eta edateko zeozer hartzia derrigorrezkua da, ez dabe barkatzen!