Malape Tabernak irabazi du futbol zaletuaren liga bigarren urtez jarraian

2-4 irabazi dio Xania Tabernari eta Bar Maremek 4-1 galdu du Kalaka Buenos Airesen aurka
Malape Tabernak irabazi du futbol zaletuaren liga bigarren urtez jarraian
2026/01/26 17:23
eta kitto!

Malape Tabernak ez du zalantzarako tarterik laga eta, liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, liga irabazi du. Lehen bi sailkatuen arteko lehia egon zen atzo jokoan, Xania eta Malape aritu ziren aurrez aurre, baina Malapek ondo erakutsi zuen zergatik egon den ia ligaren hasieratik sailkapenaren lehen postuan, eta 2-4 irabazi zuen Arriolaren (2), Pabloren eta Keparen golei esker.

Malaperen jokalariek bazekiten atzokoa irabaziz gero liga eskuratuko zutela, larunbatean Bar Maremek 4-1 galdu zuelako Kalaka Buenos Airesen aurka. Gauzak horrela, liderrak dena eman eta, bigarren urtez jarraian, txapeldunen kopa merezimendu osoz altxatu zuen egoitza Elgoibarren duen taldeak. Zorionak!

 

Emaitzak

Limpiezas Rueda 1 - 2 Adahi Etxegi

Kalaka Buenos Aires 4 - 1 Bar Marem

Baserri 0 - 7 Garajes Garcia

Xania Taberna 2 - 4 Malape Taberna

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 36 puntu
  2. Xania Taberna, 27 puntu
  3. Bar Marem, 26 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 23 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 21 puntu
  6. Adahi Etxegi, 19 puntu
  7. Garajes Garcia, 19 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

Urtarrilak 31, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Baserri

Urtarrilak 31, 10:30: Xania Taberna - Bar Marem

Otsailak 1, 09:00: Malape Taberna - Garajes Garcia

Otsailak 1, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Adahi Etxegi

Atsedena: Limpiezas Rueda