MANU GOIOGANA: “Ez dut ‘hooliganismorik’ espero”

MANU GOIOGANA: “Ez dut ‘hooliganismorik’ espero”
2012/04/19 00:00
eta kitto!

-Eibarkoen kontra arituko zarete. Ezagutzen duzu Eibar?
Aitorrek ez, baina nik bai, Eibarren bizi bainaiz. Ez dut gehiegi ezagutzen, oinarrizkoa: Kultu, Gaztetxea… Bertso-eskolan komentatu genuen: “egingo dugu Eibar-Irun desafioa?”, eta horrela sortu zen lehia.
-Aurkariak ezagutzen dituzu, beraz.
Bai. Aimarrek espero ez dituzunak botatzen ditu, edozein gauzarekin atera daiteke. Demaseko ateraldiak ditu eta gehienak bikainak. Asko arriskatzen da, baina jendeari ez gustatzera ere arriskatzen da ere. Jon Mikel, bestetik, zuzenagoa da. Beti konplitzen du eta, normalean, arrazoi on batekin.
-Zurekin Aitor Errazkin ibiliko da. Nolako bertsolaria dela esango zenuke?
Oso ondo egiten du bertsotan. Nahiko konpletoa da, eremu guztietan dabil ondo eta gutxitan egiten du huts. Irungo bertsolari onenetsuenetariko bat dela esango nuke eta berarekin ondo moldatzen naiz.
-Kanpoko taldea izango zarete. Abantaila ala desabantaila da zuentzat?
Ez pentsa, etxean kantatzen dugunean ere… Bertsozaleak oso zuzenak dira eta, bai etxeko, bai kanpokoei animatzen die. Ez dut ‘hooliganismorik’ espero.
-Horrelako desafio batean aurretik parte-hartu duzu?
Bai. Irungoekin Lasarte eta Lesakakoen kontra aritu izan naiz. Giroaren arabera, desafio bakoitza ezberdina da.