Maria Montessoriren bizitza eta lana emango dituzte ezagutzera biharko bideo-forumean
Andretxean izango da eta Shakti Olaizolak dinamizatuko du.
2025/03/31
13:34
eta kitto!
Pagatxa elkartearen eskutik, Emakumeen Istorioak zikloko bideo-forum saioa egingo da bihar, apirilak 1, 18:00etatik 19:30era Andretxean. Shakti Olaizolak dinamizatuko du, eta Maria Montessoriren bizitza eta lana emango dituzte ezagutzera. Sarrera librea da.
Maria Tecla Artemisia Montessori (1870-1952) italiarra pedagogoa, psikiatra humanista eta filosofoa izan zen, baita aktibista feminista, sufragista eta katoliko sutsua ere. 1896an, 26 urte zituela, Italian mediku izatera ailegatu ziren lehen emakumeetako bat bilakatu zen.