Mariano Ferrer: "Gizarteak ezin du onartu lana esklabotasuna bihurtzea"
2018/01/30
08:52
eta kitto!
Etzi, otsailaren 1ean, Armeria Eskolak “Ondo Egindako Lana” programaren hamargarren kapitulua beteko du, oraingo honetan Mariano Ferrer kazetariaren ibilbidea goraipatzeko asmoz. Euskal Herriko kazetarien artean “popularrenetakoak” Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria izango du lagun ekitaldian, azken honek zuzendu eta moderatuko baitu kazetariari egin beharreko galderak. Mariano Ferrer-ek 1971tik aurrera goizeko informazio programa zuzendu zuen Donostiako Herri-Irratia / Radio Popularrean, El Kiosko de la Rosi izenarekin, eta hiru hamarkadatan iraun zuen bertan, jubilatzeko ordua heldu zitzaion arte. Aipatutako programak entzule asko izan zituen, batez ere kazetariak erakusten zuen independentziarekin bat egiten zutenak; iritzi-emaile moduan, jarraitzaile kopuru handia izan zuen.
- Otsailaren 1eko ekitaldian Ondo Egindako Lanaren errekonozimendua egingo dizute. Zer esanahi du horrelako ekitaldiak zuretzako?
Inolako disimulu barik esango dizut asko eskertzen dudala. Batez ere, jubilatuta ere banagoenez, jarrera hori izan behar dudala pentsatzen dut. Zer esanik ez nitaz gogoratzen direnak -kolaborazioren bat edo beste kenduta- eurekin harreman berezirik izan ez dudan jendea denean. Ez dut pentsatzen merezi dudan ere; hainbeste jenderen artean, niri tokatu zait.
- Urte asko eman dituzu lehen lerroan. Zelan egin zaizu erreserbara pasatzea? Ala ez da halakorik izan?
Aldaketa erabatekoa izan da. 2004an jubilatu nintzenetik, beste hamarkada bat eman nuen gutxinaka-gutxinaka baztertzen. Radio Euskadiko Bulevarrean jardun nuen denbora batean, tertulietan, zutabeak eginez... Guztiz erretiratu arte, eta horrek derrigorrez dakarren ahanzturan guztiz sartzeraino. Ni neu erretiratzen nindoan, eta ingurukoek erretiratzen ninduten. Baina jendearen errespetua izan dut beti, inork ez nau zapaldu. Ez naiz ahaztuta sentitzen, prozesu sanoa izan da erabat.
- Kazetaritzaren garapeneko baloreen artean, zeintzuk galdu dira eta zer irabazi dugu? Zeozertan aurrera egin badugu behintzat...
Luze joko luke horretan sakontzeak, jauzi ikaragarriak bizi izan ditugulako. Diktadura barruan kazetaritzan zentsura eta koldarkeria besterik ez zegoen. Franco hil ondoren, balore demokratikoen defentsa sutsua bizi izan genuen; eta ondorengo irekierari korrupzioak jarraitu zion, gutxinaka barneratzen joan zena arlo askotan. Laugarren botereari eskatzen zitzaion zaintzaile funtzioak ez zuen hasperen bat ere iraun. Eta hortik sortu zen ideologia nagusia izan zen bakoitzari komeni zitzaion hura babestearena. Dirua gero eta parte-hartze zuzenagoa joan zen hartzen eta, azkenean, bankuak eta konpainia elektrikoak buru-belarri sartu ziren telebistaren, foballaren... negozioan. Krisia etorri zen gero, eta horrekin zer gehiago? Zorrak, jakina; eta iraultza digitala ate joka. Azken horrek, gainera, inolako prestaketarik gabe harrapatu gintuen. Uste dugu informazioa demokratizatzen dela, egia da bakoitzak bere gauzak kontatu ditzakeela... baina, horrelako olatuaren aurrean, betikoa: gauza onak eta ez hain onak dira tartean, eta informazioak filtrok batzuk ere beharrezkoak izaten ditu. Lehen, informazioa ematen ziguna gutxi gorabehera ezagutzen genuen; orain, ostera, horrek ematen zigun sinesgarritasun maila hori faltan botatzen dugu. Eta lehen informazioa negoziatzen zen merkantzia zen moduan, une batetik aurrera ikusten duzu informazioa eta iritzia nahastu egiten direla guztiz. Mugikorra erabiltzen dugun moduan, ez dut uste aldaketak txarrerako izango direnik; baina bai horrek filtroa behar duela. Pazientzia behar dugu: ikasiko dugu mantsotzen eta mendean hartzen.
- Zer sentitzen du batek iritzi-sortzaile moduan? Estimu larregi akaso, ardura, `Marianok esan du´ entzutean?
Iritzia sortzen zelan hasi zinen gogoratzen duzunean... ezustea izan zen guztiz. Ni orduan jesuita nintzen eta, horri esker, EEBBan izan nintzen bost urtez; handik itzultzean, hemengoa ez zuen zerikusirik nik han bizitakoarekin. Herri Irratira heldu nintzenean esan zidaten ezin nuela berririk eman; gure lana mugatu behar zela lehiaketak eta halakoak eskaintzera. Eta orduan pentsatu nuen besteen berriak emango nituela, zer ez zuten kontatzen eta zergatik azaltzeko. Taula mugitzen hasi nintzenean, Ministeritzatik berehala debekatu zidaten egungo egunkaria irakurtzea, jendeari berria aurreratzen niola-eta. Eta orduan hasi nintzen bezperako berrien irakurketa egiten, azkenean “Decía ayer” esan eta egun bereko berriak kaleratzen joateko.
Nik ez nuen iritzi sortzaile izan nahi, gertatzen zena kontatzea besterik baino ez zen nire asmoa. Baina zortea izan nuen, sasoi hartako beldurrak sortutako hutsunea bazegoelako arlo horretan. Horren aurrean jaioberri baten moduan erreakzionatu nuen. Eta gero eta ardura handiagoarekin hasi nintzen jokatzen, hanka sartzeko beldurrez. Auto-estimua ere ondoan duzu, podio baten jarri zaituzte-eta. Uste dut asko ahalegindu nintzela ausarta izaten, zintzo jokatu nuela... Ikusten duzu jendea inguratzen zaizula eta, horren aurrean, zuhur jokatzen ere ikasten duzu.
- Askatasunen arloan, ez goaz atzeranz eta urrats handiak eginez, gainera? Zelan interpretatzen duzu kartzelan zegoen Yoldi lehendakarigaiari orain dela hamarkada batzuk bere burua aurkezten lagatzea eta orain Junquerasi halakorik debekatzea?
Prentsa-askatasunari heltzen badiogu, beti esan dut ez baduzu askatasun hori hartzen, kendu egingo dizuten, edo kentzen laga egingo diezula. Giza-eskubideak arriskuan egongo dira beti politikoak eta epaileak elkar hartuta dabiltzan bitartean. Frankismoaren ondoren, hemen klase politikoa zeozer garbitu zen behintzat -PP badakigu nondik datorren-, baina orduko polizia eta epaileek euren postuetan jarraitu zuten, hor ez zen ezer garbitu. Eta herritarren zerbitzura egin beharreko lana ez da ohitura bihurtu oraindik. Justizia politikan sartzen hasi zen, ETAren jarduna aprobetxatuz, eta nahi zuten guztia egiteko baliatu zuten aukera hori, zigortzen arrazoitu gabe... Llarena epailearena azken 15 urteotako jardunaren ondorioa da. Oso txarto gaude, batez ere gizarteak ez duelako erreakzionatzeko inolako asmorik erakusten.
- 18/98 makrosumarioan buru-belarri saru zinen. Zer zapore laga zizun han bizitakoak?
Han bizi izan nuen justiziak izan dezakeen injustizia edo bidegabekeri handiena. Zelako epaiketa izan zen hura! Aurretik epaitzen jardun zuen Espainiako prentsa guztia epaiketan azaldu ere ez zen egin, ezta egun bakar batean ere! Egia zein gutxi interesatzen zitzaien konturatu nintzen: poliziak filtratzen ziena kontatu eta gero epaileen erabakia, besterik ez. Gora sumisioa, akabo kontrola! Ezker abertzalegoa barrutik ezagutzeko aukera ere izan nuen eta baita akusatuen familiakoen eta ingurukoen adorea ere.
- Euskal Herriko errealitateak eta Espainiakoak antzik badute? Ala desberdinak dira guztiz?
Gero eta antz gehiago dugu. Euskal administrazio berriari nabaritzen diot, gero eta gehiago, Espainiakoan ikusten duena bilatzen duela... Madrilen bueltan dabiltzan ejekutibo tankerako marrazoak hemengo uretan ere badabiltza... Zer esanik ez langile klasearen esklabotasuna, hangoa eta hemengoa, paretsu... Zergatik ikusten da hemen Tele5 beste tokietan baino gehiago? Euren modukoak izan nahi dugulako.
- El Kiosko de la Rosik izango zuen tokirik gaur egun?
Ez dut uste. Bere aukera izan zuen, egoera ere halakoa zelako. Zorte handia izan zuen, orduko irratiak gutxi eta zaharrak zirelako: Radio Nacional tristea zen, Ser kateak ipuinak besterik ez zituen kontatzen. El Kiosko de la Rosik horrela lortu zuen bere tokia egitea: sasoi hartan inork ez zuenez txintik ere esaten, guk hori eginez lortu genuen gutaz jendeak berba egitea. Orain zaila izango zen antzekorik egitea, gaurko ahots-kakofoniaren aurrean. Gizartean tarte hori eskuratzea askoz ere zailagoa da egun. Beharrezkoa den galdetzen badidazu, inoiz baino gehiago esango nizuke. Estatuan bizi dugun politikaren munduaren degradazioa neurriz kanpokoa da eta, zer esanik ez, krisiak eragindako lan-erreformaren bidegabekeria. Orain dela 15 urte pentsatzen ez genuen lana=esklabotasuna bizi-bizirik dugu inguruan. Horri aurre egin behar zaio, baina ez astean behin: ahots bat behar da hor, egunero errepikatzeko. Ezin da horrelakorik jasan, kontzientzia hori zabaldu egin behar da gizartean. Horrela lortuko dugula? Hori zailagoa da baieztatzea.