‘Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz’ liburua aurkeztuko dute gaur Andretxean
Berdintasun Zerbitzutik-Andretxetik kanpaina bateratu bat prestatu dute LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna (maiatzak 17) eta LGBTI+ Kolektiboaren Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna (ekainak 28) aldarrikatzeko. Horren harira, gaur, maioatzak 19, Amaia Alvarez Uria eta June Fernandez Casete egongo dira Andretxean, 18:00etan, Mariokerrak Nola esan/izan bollera euskaraz (Txalaparta 2023) aurkezten.
Liburu horretan, eta Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertzen dute. Egileek diotenez, “bollera komunitatean hizkuntza-hegemonia pitzatu egin da azken urteotan, eta euskarak militantziarako duen ahalmen politikoa ontzat ematen da”. Saioa herritar guztientzat zabalik egongo da.