Marka pertsonalari buruzko hitzaldia emango du Iker Velez de Mendizabalek ostegunean, Ekinguneren eskutik
MKTDay 2025 ekitaldia ekainaren 12an, eguena, egingo da, 09:30ean, Eibarko S.D.ren instalazioetan, bertako prentsa-aretoan. Edizio honetan Iker Vélez de Mendizabalen "El poder de la marca personal" hitzaldia nabarmendu behar da.
Ekitaldia zuzenean eta online jarraitu ahal izango da streaming bidez, Ekinguneko YouTube kanalaren bidez.
Ekingune elkarteak "eskerrik beroenak eman nahi dizkie Rural Kutxari MKTDay 2025 babesteagatik eta Eibar S.D.ren Fundazioari, beste behin ere, instalazioak lagatzeagatik ekitaldia egiteko".
Egitarau osoa:
09:30-09:45 | Ongietorri instituzionala
09:45 – 11:15 | "El Poder de la Marca Personal". Iker Vélez de Mendizabal posizionamendu pertsonalean eta komunikazio autentikoan aditua da.
11:15 – 12:30 | Lunch & networking
Ekitaldia librea eta doakoa da lekua bete arte. Izena emateko 744 72 60 60 telefonora deitu daiteke edo info@ekingune.com helbidera idatzi