Maiatzean behera egin du langabezia-tasak Eibarren
Debabarrenean ere jaitsi egin da langabezia
2025/06/03
18:21
eta kitto!
Maiatzeko datuen arabera, 1.500 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 11,97koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (apirileko datuen arabera 1.550 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,37koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, maiatzeko langabezia-tasa % 9,78koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 4,89) eta Eibar da tasa altuena duena Soraluzeren gainetik (% 11,61). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa % 10etik beherakoa da.
Maiatzeko datuak, herriz herri
- Eibar 1.500 (% 11,97)
- Elgoibar 439 (% 8,23)
- Mendaro 80 (% 8,1)
- Deba 129 (% 4,89)
- Mutriku 180 (% 6,85)
- Soraluze 203 (% 11,61)
Debabarrena 2.531 ( %9,78)