Maroko eta euskal kulturaren arteko topaketa gastronomikoa egingo du Gazte Safa elkarteak ostiralean

Msemen izeneko opil tradizionalak egingo dituzte, besteak beste, Portalean
Maroko eta euskal kulturaren arteko topaketa gastronomikoa egingo du Gazte Safa elkarteak ostiralean
2026/06/01 16:47
Ekhi Belar Errasti

Gazte Safa elkarteak sukaldaritza tailer berezia antolatu du ekainaren 5erako, ostirala, Marokoko eta Euskal Herriko kulturak gastronomiaren bidez hurbiltzeko helburuarekin. Jarduera 17:00etan izango da, Portalea eraikineko hirugarren solairuan.

Tailerraren ardatza msemen izeneko ogi edo opil tradizional marokoarra izango da. Parte-hartzaileek gozoki ezagun hau prestatzen ikasiko dute eta, noski, dastatzeko aukera ere izango dute. Antolatzaileen esanetan, ekimenak sukaldaritza ez ezik, kultura ezberdinen arteko topaketa eta elkar ezagutza sustatu nahi ditu.

Saioan zehar, parte-hartzaileek msemen tradizionalak egiteko teknikak ikasiko dituzte, prestakuntzarako aholku eta trikimailuak jasoz. Horrez gain, tea eta pasta tradizionalen dastaketa egingo da, eta prestatutako produktuak etxera eramateko aukera ere izango dute, familiakoekin edo lagunekin partekatzeko.

Tailerrerako izena emateko interesa dutenek 631 33 02 18 telefono zenbakira deitu edo gaztesafa@gmail.com helbidera idatzi dezakete.