Marras Irristaketa Taldeak 2011an eta 2012an jaiotakoekin indartu nahi du kluba

Bost urteko ibilbidea egin dute eta Soraluzen entrenatzen dira
Marras Irristaketa Taldeak 2011an eta 2012an jaiotakoekin indartu nahi du kluba
2024/10/03 10:54
eta kitto!

Soraluzeko Marras Irristaketa Taldeak kluba indartzeko asmoa agertu du eta, horretarako, 2011an eta 2012an jaiotakoei ateak ireki dizkiete taldeko parte izan daitezen. “8 eta 17 urte bitarteko neska-mutilak dabiltza Marraseko talde mistoetan. Beraz, nahi duenarentzat ateak zabalik ditugu. Animatu probatzera!”, diote taldetik. Horrela, izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko marrasirristaketa@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Marras Irristaketa Taldeak 2019an hasi zuen ibilbide ofiziala eta lerroko patin hockeyan aritzen dira. Adin ezberdinetako taldeak dituzte eta, txapelketetan aritzeaz gain, astero entrenatzen dute Soraluzen.