Martha Coolidgeri buruzko bideo-foruma Andretxean

Estatu Batuetako Zuzendarien Sindikatuko buru izatera ailegatu den lehen emakumea eta bakarra da.
Martha Coolidgeri buruzko bideo-foruma Andretxean
2025/11/10 13:27
eta kitto!

Bihar, azaroak 11, egingo da bideo-forum feminista saioa, 17:00etan Andretxean. Pagatxaren Emakumeen Istorioak zikloaren baitan antolatutako saioan Martha Coolidge zinemagilearen bizitza eta lana emango dituzte ezagutzera, Patricia Perex Cotok gidatuta. Estatu Batuetako Zuzendarien Sindikatuko buru (2002-2003) izatera ailegatu den lehen emakumea (eta bakarra) izateaz gain, zuzendaria, ekoizlea, zinema editorea, gidoilaria, errealizadorea eta sindikalista ere bada. Zuzendu zuen lehen lana, Not a Pretty Picture, Coolidgek berak bizi izan zuen bortxaketan oinarrituta dago.