Berbetan mintzapraktika programako taldeek martxa betean ekin diote ikasturteari
2020/09/22
13:23
eta kitto!
19. ikasturtea hasi du Berbetan egitasmoak. 2002-2003 ikasturtean …eta kitto! Euskara Elkarteak sortu zuenetik elkargune ederra eskaintzen die ahozko euskera hobetu nahi dutenei. Giro lasai eta informalean praktikatzeko aukera eskaintzen die, eta jende berria ezagutzeko aukera ere bai. Horretarako euskeraz ondo hitz egiten dutenekin batera taldeak osatzen dira, norberak aukeratutako egun eta orduan, eta astean behin elkartzen dira ordubete, taberna batean, normalean. "Giro natural eta informal horri esker, ia-ia konturatu gabe hasten dira berbalagunak euskera natural erabiltzen; lagun-giroan egoten dira eta horrek asko laguntzen die beldurrak eta lotsa alde batera uzten", diote Elkartetik.
Ekintza osagarriak urte osoan
Astean behin ordubete; horixe da berbalagunei eskatzen zaien gutxienekoa, baina horrekin nahikoa ez duenak, ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera zabala dauka. “Urrian hasi eta ekainera arte ekintza ugari antolatzen ditugu: irteerak,sukaldaritza-tailerrak, ikastaroak, tailerrak familientzat, hitzaldiak… Euskera praktikatzeaz gain, jende berria ezagutzeko aukera polita izaten da”, diote elkartetik. Aurten, COVID-19ak egitaraua zertxobait aldatzera eta moldatzera behartu ditu, baina “aurreikusita dugun guztia egiten ahaleginduko gara, segurtasun-neurri guztiak aintzat hartuta, jakina”.
Astelehenetik ostiralera elkartzen dira taldeak, goizez edo arratsaldez. Talde txikiak izan ohi dira, lasai hitz egiteko modukoak. Izena urte osoan eman daiteke, doan da eta bide hauetatik egin daiteke: 943-200918, elkartea@etakitto.eus edo hemen sakatuta.
Gurasoentzat Gurasoak Berbetan
2010ean, familia askok agertzen zuten kezkaz jabeturik, Gurasoak Berbetan egitasmoa jarri zuen martxan ...eta kitto!-k, gurasoen artean euskeraren erabilera areagotzeko helburuarekin. 2 eta 8 urte bitarteko umeen gurasoentzat sortu zen programa: euskalduna izan arren euskeraz hitz egiteko ohiturarik ez duten gurasoentzat, seme-alabekin euskeraz gehiago egin nahi dutenentzat, euskeraz hitz egiteko erraztasuna lortu nahi dutenentzat...