Martxoaren 28an, larunbata, igaroko da Korrika Eibartik

Martxoaren 28an, zapatua, Eibarrera iritsiko da 24. Korrika, Elgoibar eta Soraluzetik pasatu ondoren. Jarraian, Ermua aldera abiatuko da.
Martxoaren 28an, larunbata, igaroko da Korrika Eibartik
2026/01/08 09:47
eta kitto!

Aurtengoa Korrikaren 24. edizioa izango da. Martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon bukatuko da euskararen aldeko korrikaldi jendetsua. Ibilbidea ezagutarazi dute gaur.

Martxoaren 28an, larunbata, pasatuko da Korrika Eibartik. Iluntzean Elgoibartik Soraluzera joango da, eta, ondoren, Soraluzetik Eibarrera sartuko da 21:00ak aldera, antolakuntzak adierazi duenez. Eibar gurutzatuta, Ermura eta Durangaldeara abiatuko da.

Debabarrena eskualdeko kostaldeko herrietatik (Itziar, Deba eta Mutriku) martxoaren 25ean, asteazkena, pasatuko da, arratsalde partean. Mendarotik ez da igaroko aurten.