Martxoaren 7an "Itsaspeko bihotzak" erakusketa didaktikoa 5 eta 8 urte bitarteko haurren familientzat egongo da zabalik
"Itsaspeko bihotzak" erakusketa zabalik dago Andretxean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Dagoeneko adostuta daude bisitak Eibarko ikastetxeekin, martxoaren 7an, 17:30ean, 5 eta 8 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako saioa izan ezik. Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako jarduera da.
Galtzagorri elkarteak arduratzen da Iatsaspeko Bihotzak izeneko literatur aretoa eskaintzeaz Eibarko Liburutegiari. Areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Aspalditik dago gai horren inguruko kezka, haurrentzako ipuinek estereotipoak eskaintzen jarraitzen baitute. Horrela, hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa diseinatu dute. Ibilbideak haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk hartzen ditu bereziki (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).
Haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean, hezkidetza-parametro pedagogikoak dituztenak hautatu dira. Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko da txikienekin.
Otsailaren 28tik martxoaren 7ra Eibarren izango da erakusketa, Andretxean. Eibarko 6 ikastetxek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailako 9 talderekin.
Familientzako saioan izena emateko epea gaur amaitzen da, martxoak 5, eta formulario honen bidez egin daiteke.