Martxoaren 8aren harira Maite Arriagak eskainiko duen sormen tailerrerako izen-ematea zabalik dago

Tailerra martxoaren 11n eta 12an egingo da Arrate Kultur Elkartean, eta aurretik izena eman behar da.
Martxoaren 8aren harira Maite Arriagak eskainiko duen sormen tailerrerako izen-ematea zabalik dago
2025/03/03 17:17
eta kitto!

Martxoaren 8ko lantaldeak antolatutako programazioaren barruan, sormen tailer bat egingo da Arrate Kultur Elkartean, Maite Arriaga Arrizabalagaren eskutik. Martxoaren 11n eta 12an izango da, 09:00etatik 13:00etara.

"Pinturaren bidez erabateko sormen lana egingo dugu. Mihise hutsaren beldurra hautsi eta sormenak eramaten uztea da helburuetako bat. Adierazpena beti egongo da presente, garatzen diren irudiak horiek lantzen dituen margolariarenak izango baitira soilik eta sortzen diren arazoak konpontzeak autoestimua areagotuko du. Lanak amaitutakoan, parte-hartzaile bakoitzak emaitza eta prozesu piktoriko onez gozatzeko aukera izango du. Tailer hau emakumeei soilik zuzenduta dago. Arrazoia da emakumeek, oraindik erreprimituta, denboran zehar arrastaka joan den guztia adierazi behar dutela".

Egun batzuk gerorago, martxoaren 14tik 30ra, erakusketa egingo da Topalekun.

Datak: martxoak 11 -12 (asteartea- asteazkena)

Ordutegia: 9:00 - 13:00

Tokia: Topalekua

Hizkuntza: Euskaraz eta Gaztelaniaz

Formatzailea: Maite Arriaga Arrizabalaga

Izen ematea:  Andretxea (andretxea@eibar.eus 943543938 - 688853440, Isasi 11)

Doan da eta materiala sartuta dago.