Matraka! Gazte Feministen sareak mobilizazioa iragarri du azaroaren 25erako

Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da, Untzagatik
Matraka! Gazte Feministen sareak mobilizazioa iragarri du azaroaren 25erako
2025/11/24 12:47
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Matraka! Gazte Feministen sareak Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, kaleak hartzeko deia egin du. Mobilizazioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Untzagan.

Taldeak adierazi du azken hilabeteetan “faxismoaren gorakada” sumatu dutela, eta, testuinguru horretan, garrantzitsua dela aldarrikapen feministei ikusgarritasuna ematea eta mobilizazio bidez erantzutea. Sare feministako kideek nabarmendu dute antolatzen eta elkar saretzen jarraitzen dutela.