Matrakak antolatuta barixakuan manifestazio zaratatsua egingo da, 19:30ean Untzagatik hasita

Matrakak antolatuta barixakuan manifestazio zaratatsua egingo da, 19:30ean Untzagatik hasita
2024/03/05 22:38
eta kitto!

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Matraka! Neska* gazte taldeak manifestazio zaratatsua antolatu du barixakurako, 19:30ean Untzagan, Gure bizitzekin negoziorik ez goiburuari jarraituz. Aurretik, 18:30ean, kartelak egiteko txokoa ipiniko dute, Untzagan bertan.